EMERGENTZIA KLIMATIKOA
%29 - Garraioa eta mugikortasuna
Sektore honek kliman duen eragina handitu da azken urtetan (azken 20 urteetan estatuan %50 igo dira isurketak), gero eta gehiago bidaiatzen dugulako eta urrutiko produktuak kontsumitzen ditugulako.
Errepideko garraioa da pertsonen zein salgaien garraiobide nagusia, sektore horretan sortzen diren isurketen %95 sortzen baititu.
Gazteek egoera hori aldatzeko boterea dute informazio hori eskura dutelako, eta karbono-aztarna eta kontsumitzen dituzten produktuak murriztu ditzakete, planetarekiko hautu arduratsuagoak eginez.
%21 - INDUSTRIA JARDUERAK (KONTSUMO ARDURATSUA ETA AKTIBISMOA)
Estatuko hogei bat enpresak eta multinazionalek munduko karbono dioxido eta metano isurketen %35arekin berotze globalean eragiten dute. Erregai fosilen erabilerak (petrolioa, gasa eta ikatza) lotura zuzena du aro modernoan isuritako berotegi-efektuko gasen heren batekin baino gehiagorekin.
Hori arintzeko, enpresek beren eragina murriztu dezakete energia-auditoretzen bidez, beren ekipoen teknologia hobetuz eta energia-kudeaketako sistemak ezarriz.
Aktibismoaren bidez kontsumitzaile garen aldetik, enpresek gure egungo beharrak asebete ditzaten eragin dezakegu, etorkizuneko belaunaldiek bereak asetzeko duten gaitasuna arriskuan jarri gabe.
%14 – ENERGIA KONTSUMOA
Minutuko, mugikor bakoitzetik 150 milioi mezu bidaltzen dira edo 2,4 milioi online bilaketa baino gehiago egiten dira, eta kopuruak gora doaz.
Trafiko digitalaren ondorioz sortzen diren berotegi-efektuko gasen emisioak aire-sektorekoen antzekoak dira, klima-aldaketaren eragile handienetako bat baita. Ez ikusteak ez du esan nahi gertatzen ez direnik.
Emisio horiek, batez ere, teknologia digitalek behar duten energia-kontsumoaren ondorioa dira. Kontsumo handi horren atzean datu-zentroak daude, ordenagailuak dituzten gela batzuk eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan eta hauek etengabe hoztu behar dira.
%12 - ELIKADURA (NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZA)
Kontsumitzen ditugun elikagaiek ingurumen-kostu ezkutuak dakartzate: garraioa, hoztea eta hazkuntzarako erregaia, eta landare eta animalien metano-isuriak.
Eskala handiko ekoizpen intentsiboak hainbat ondorio dakartza:
- Kutsadura atmosferikoa, berotegiak, makinak eta produktu kilometrikoen garraioa.
- Kutsadura hidrikoa: laboreak bizkortzeko eta izurriteen aurka borrokatzeko produktu kimikoak erabiltzeak ur-ekarpen oso handia eskatzen du.
- Deforestazioa eta lehorteak: lurra agortzen du, mantenugairik gabe uzten du, laborantzarako edo beste landare batzuk hazteko balio ez duela uzten du.
- Nekazaritzako biodibertsitatearen galera, errentagarrienak diren laboreak bakarrik erabiltzen dira.