HALL SCAPE

Hall Scape-a, Scape Room jokoaren aldaera bat da, helburutzat, denbora mugatu batean, erronken, puzzleen eta enigmen bidez planteatzen den misterioa aurkitzea duena. Hori lortzeko, ikasleek hasieratik jasoko dute beharrezko informazioa. Aurkitutako informazioa behar bezala erabiltzea izango da erronka.

Proba bat egingo dugu; ea informazio hau adierazitako ordenan irakurtzea lortzen duzun:

HURRENKERA:

1- Zertan datza

2- Norentzat

3- Non

4- Noiz

5- Nola

PISTA:

NON

Emaus Gizarte Fundazioan, Mundaiz Bidea 6 (Donostia) 4. Solairuan, zinema aretoa dugun espazioan.

NOLA -

Ordubeteko saio bat da. Euskarari emango zaio lehentasuna nahiz eta gazteleraz egiteko aukera ere egongo den ikastolek hala eskatuz gero. Gazteak egoera ezberdinen aurrean aurkituko dira jokoa aurrera doan heinean, hausnarketa sustatuz teknikari baten laguntzarekin (game master).

ZERTAN DATZA

Larrialdi klimatiko bat bizi dugu eta joko honen helburua gazteak ahalduntzea da, beraiek bait dira bizi dugun egoera alda dezaketenak. Nerabeak, taldetan banatuta, egunerokotasunetik irtenbideak bilatu beharko dituzte, CO2 isurketen dezelerazioan eragiteko helburuarekin.

NORENTZAT

Gipuzkoako gazte talde ezberdinak, hezkuntza formalaren alorrean (DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketa edo Unibertsitatea) eta baita beste alorretako taldeak ere ( aisialdi eta denbora libreko taldeak, gizarte mugimenduak). Partaideek behintzat 12 urte izatea gomendatzen da. Lau joko-estazio dituen ihes-hall bat da (joko-estazio bakoitzeko 5 pertsona).

NOIZ

Iraila-Urtarrila. Proiektua Emaus Gizarte Fundazioak garatu du, Kutxa Ekogunearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen sailaren babesarekin.

Jarduera garatu ondoren, hainbat erronka landuko dira ikasleekin ikasgelan bertan, aipaturiko gaiak sakonago landuz. Animatu parte hartzera! Animatu parte hartzera!