PROIEKTUAREN BIDEOAK

Hall Escape jokoa eta gelako saioa eginda, atal honetan bildutako informazioa landu eta hausnartu ondoren, ekintzara joko dugu. Dibulgazio-ekintza bat, ikus-entzunezko formatuan egina. Hau da, informazio nahikoa landu ondoren, jasotako kontzeptuak zabaltzeko “mugitzea” proposatzen dugu.

Ikus-entzunezko proiektuek estuki lotuta egon behar dute proiektu honetan lantzen den gaiarekin, zehazki, larrialdi klimatikoaren aurreko aktibismoarekin, proposatzen diren saioetan landu diren lau gaiak azpimarratuz: garraioa eta mugikortasuna, energiaren kontsumoa, elikadura eta jarduera industrialak.

Talde bakoitzari (ikasgelako) ikus-entzunezko eduki bat (esketx, eszena,) egitera animatzen zaio, hainbat hilabetetan egindako lan guztiari balioa emateko modu bat baita, gizartearen ohiturak aldatzeko erakargarria, erantzukizunik gabeko kontsumoan oso murgilduta bait gaude. Hedapenerako tresna gisa, sare sozialak erabiliko dira, traola honekin, #Escape Klima gako-hitza erabiliz edo/eta @emausfundacionsocialhelbidera mezu zuzenak bidaliz.

BIDEOAREN OINARRIAK

  • Norberak egina izan behar du, ekimen honetarako propio egina.
  • Gaia: aktibismoa larrialdi klimatikoaren aurrean. Landutako gaiak eta klima-aldaketa transmititu behar dira (saioetan landu diren lau gaiak: garraioa eta mugikortasuna, energiaren kontsumoa, elikadura eta industria-jarduerak).
  • Errespetuz sortu behar da; hizkuntza inklusiboa erabili behar da, ez du eduki bortitzik izan behar, ezta pertsonei kalte egin diezaiekeen irudirik erabili behar ere.
  • Klima-aldaketaren aurkako ekintza mugiarazten duten mezuak baloratuko dira.
  • Ikasgela bakoitzeko bideo bat egin beharko da.
  • Ezin du 3 minutu baino gehiago iraun.
  • Bideoak, esketxak eta eszenak otsailaren 10a baino lehen bidaliko dira ingurumena@emaus.com helbidera.
  • Bideo horiek sare sozialetan argitaratuko dira #EscapeKlima hasthagarekin etiketatuko dira eta/edo mezu zuzena bidaliko du helbide honetara: @emausfundacionsocial

BALORAZIOA

Bideoek oinarriak betetzen dituztenean, webgunean jarriko ditugu ikusi eta partekatu ahal izateko. Gogokoen duzuen bideoa bozkatu ahal izango duzue: BOTO GEHIEN JASOTZEN DUEN IKASGELA ZUZENEAN JOANGO DA AZKEN EKITALDIRA. Ekitaldi horretara 5 klase joango dira (horietako bat zuek aukeratutakoa izango da).

Beste 4 ikasgelak gaian adituak diren pertsonek aukeratuko dituzte:

  • Kutxa Ekoguneko teknikari bat.
  • Emaus Gizarte Fundazioko teknikari bat.
  • Zinema Eskolako teknikari bat.
  • Talde ekologista bateko teknikari bat.

* Nahitaezko baldintza: irudi grafikoetan presentzia duten pertsonek baimena sinatu beharko dute (adingabeak direlako), batez ere sare sozialetan zabalduko baitira.